Goal 4 Good Indian filmatutako film laburra da, eta Indiako kirolaren egoera ikusaraztea du helburu

Asiar herrialdean egin genuen egonaldian, Bilbao Kirolak-erako film labur bat grabatzeko aukera izan genuen. Irudi liluragarrien eta narratiba hunkigarriaren bidez, film laburrak Indiako haurren historia bakarra esploratzera gonbidatzen gaitu, haien egunerokotasuna ez ezik, bizimodua eta aurre egin beharreko zailtasun nabarmenak ere azaleratuz.

Gure helburuak

  • Gazteen artean kontzientzia sortzea kiroleko beste errealitate batzuen inguruan.
  • Entzuleak gonbidatzea justizia eta hobekuntza globala sustatzeko egiten duten ekarpenari buruz hausnartzera.
  • Aniztasun kultural eta ekonomiko globalaren ikuspegi zabala ematea, kultura guztiekiko ulermena eta errespetua sustatuz.
  • Esker ona eta enpatia bezalako balioak sustatzea.

Aurkezpena

Maiatzaren 31n film laburra aurkeztu genuen Bilbon, ikus-entzuleak beste errealitate batzuei buruz hausnartzera gonbidatzeko, esker ona eta enpatia bezalako balioak sustatuz eta Euskadin kirol gune osasungarriagoak eta errespetuzkoagoak sortzen lagunduz.

Ekitaldian ZAIN, Kunina, Athletic Club, UNICEF, Aterpe eta Futbol Gehiago taldeek hartu zuten parte, eta hainbat gai jorratu ziren mahai-inguruan.

Agerpenak komunikabideetan

Babesleak eta laguntzaileak