Bidaia bat Mathare eta Kiberaren bihotzera, non futbolak bizitzak eraldatzen dituen eta zentro komunitario batek haurren eta gazteen inspirazioari, adiskidetasunari eta garapenari ateak irekitzen dizkien kirolaren bidez

Tunasonga Pamoja
(Elkarrekin mugitzen gara)
Dokumentalak Mathare eta Kiberaren bihotzera darama, munduko kokaleku informal handienetako baten bihotzera, non futbola aldaketarako tresna bihurtu den. Istorio honen bidez, zentro komunitarioaren eragina erakusten da. Gune horretan, haurrek eta gazteek aukerak, adiskidetasuna eta horiek garatzeko bidea aurkitzen dituzte kirolari eta talde-lanari esker.
Estreinaldien karteldegia
BILBO
Apirilak 4, Baikirola eta Futbol Mas taldeek “Tunasonga Pamoja” Nairobiko komunitateetan kirolak duen eragina erakusten duen dokumentalaren proiekziora gonbidatzen zaituzte.
Ikustaldiaz gain, mahai-inguru bat izango dugu aditu eta elkarteekin, kirolari, haurrei eta giza eskubideei buruz eztabaidatzeko. Kenyako programetarako dirua biltzeko gure crowdfunding kanpaina ere aurkeztuko dugu, eta networking gune batekin itxiko dugu ekitaldi amaieran.
📍 BBK Kuna, Bilbo
🕕 Ostirala apirila 4 | 18:00 – 20:00
Zure zain gaude esperientzia hau elkarrekin bizitzeko eta kirolaren bidez aldaketa bultzatzen jarraitzeko!

Kolaboraitzaile






